
Maria Chillidak azken lanak bildu ditu Ekain arte galerian
Erakusketa
Collage, grabatu eta oihalekin sortutako pieza armoniko eta orekatuak izango dira erakusgai Parte Zaharreko galerian irailaren 10a arte.
nerea lizarralde
Hainbat tamaina, kolore eta egiturako piezak dira baina guztiek zerbait dute komunean, simetria eta oreka. Kolore fin eta argitsuak eta forma zuzenak dira nagusi lasaitasuna darion bilduman.
Ez da espazio honetan erakusketa egiten duen lehen aldia. Juan Kruz Unzurrunzagaren, Ekaineko arduradunaren lagun mina da eta beste erakusketa bat egiten animatu zion. Maria Chillidak (Donostia, 1960) azkeneko bi urteetan egindako obra aurkeztu du Iñigo kaleko Ekain Artelanak galerian, 33 bat artelan. Markorik gabeko egurrezko kuadro edo oinarrietan mota askotako paper, gaza eta egur zati finekin osatu du pieza bakoitza.
Ekialdearen eragina
Pieza hauek pixkanaka-pixkanaka eraiki ditu eta modu intuitiboan erabat. Lehenengo paperak margotu ditu pintura akrilikoarekin. Ondoren, guraizeak hartu eta inolako ideia zehatzik izan gabe piezak osatzen hasten da: «Ezin dut emaitza zein izango den aurreikusi. gainera nire obran ez dago figuraziorik, erabat abstraktua da.
Emaitzarekin oso gustura dagoela azaldu du Mariak Eduardo Chillidaren alabak (Donostia, 1960): «Marko gabeko kuadroak eta egurrezkoak izatea sakontasun desberdina eman diote obrari eta aldi berean soiltasuna eman diote». Ekialdearen kutsua ere baduela esan du margolariak: «Nire aitak emandako paper asko erabili dut oraingoan. Eskuz egindako paperak dira eta Japoniako paperen antza handia dute. Nahigabe Ekialdeko artearen antza hartu du erakusketak. Samuraien estandarteak direla ematen du».
Urrundik pieza sinpleak ematen dute baina gertutik begiratuz gero sekretu asko ezagutu daitezkeela azaldu du Maria Chillidak. Kolore biziak erabili ohi ditu Maria Chillidak baina hau bere erakusketarik suabeena dela onartu du: «Kolore morea asko erabili dut, urre ukitu batzuk ere ikus daitezke».
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.