Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Parte Zaharra
2008ko abenduak 4, Osteguna

;2008-06-26;2009ko uztailera arte luzatuko dira Santa Maria basilikako lanak. 2009ko uztailera arte segurtasuna eta lanen egokitasuna bermatzeko eliza itxita egotea aurrikusten dute.

2009ko uztailera arte luzatuko dira Santa Maria basilikako lanak

Berritze lanak

2009ko uztailera arte segurtasuna eta lanen egokitasuna bermatzeko eliza itxita egotea aurrikusten dute.

Mikel goñi

Felix Garitano basilikako parrokoak argitu duenez, gutxienez, beste urte bete beharko dute lanak bukatu ahal izateko, nahi z eta aurtengo uztailerako espero zuten lanak bukatuta izatea. Azkeneko bi hilabeteetan egiten aritu dira teilatuaren berritze lanak, denbora honetan izandako euri jasek ere elizaren hainbat txoko hondatu dituzte, teilatua atxatuta baitzegoen.

Kontu hauen guztien berri eman zuen Felix Garitano apaizak, Markel Olano ahaldun nagusiak eta Maria Jesus Aranburu Kultura diputatuak Parte Zaharreko Santa Maria Basilikara egindako bisitan. Bestalde, Jose Ramon Ayerzak, lanak gidatzen dituen arkitektoak ere hainbat azalpen eman zizkien bisitariei, besteak beste, eraikinaren garrantzi arkitektonikoaren ingurukoak.

Aurrekontu eta diru bila

Datozen bizpahiru astetan bukatuko dute basilikaren telailatu nagusia konpontzen. Bestalde, lan hauetan 1,1 milioi euro gastatuko dituzte eta erdia Aldundiak ordaindu du.

Azkeneko hilabeteetako euri jarraiek elizaren barnealdean kalteak eragin dituzte eta horrek eragin du geroago egiteko asmoa zuten lanei etorkizun hurbilean ekin behar izatea.

Oraingo berritzelanek, bestalde, eraikinaren egoera zein den ikusteko balio izan dute. Beste gauza batzuen artean fatxada nagusiaren harria hainbat tartetan solte dagoela ikusi dute, eta Garitanok azaldu zuenez, «orain arte sareekin harriak eusten saiatu gara, baina aldamioa jarri egin beharko litzateke eta konponketak egin».

Dena den, apaizak argitu zuenez, «oraindik ez daukagu lan hauen aurrekontua egina ezta dirua ere».

XVIII. mendeko eraikina

Jose Ramon Ayerzak azaldu zuenez, eraikinaren gorazarrea egin zuen. Arkitektoaren azaldu zuenez, Santa Mariaren eliza XVIII. mendeko eraikin barrokoa da, baina bere estiloa dela eta «oso argi ikusten da euskal gotikoaren tradizioan oinarritzen dela».

Bestalde, egin dituzten neurketek eraikitzeko erabili ziren sistemak oso onak izan zirela baieztatu dute. Izan ere, Ayerzaren aburuz, «plantaren goiko eta beheko parteen arteko aldea 15 milimetrotakoa da, hau da, gaur egun ere gorriak ikusiko ditu horrelako alde txikia duen lana egin nahi duenak».

Salbea Artzain Onean

Lanen atzeratzeak hainbat arazo ekarri ditu, besteak beste, datozen 12 hilabeteetarako aurreikusitako ezkontzak edota Ama Birjinaren omenez abuztuaren 14an ospatzen den Salbea. Ezkontzak «denak, bat ezik, birkokatu ditut. Hori bai buruhaustea!», azaldu du Gaitanok. Salbea, ordea, Artzain Onaren katedralean egitea aztertzen aridira.

Agenda

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.