Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Parte Zaharra
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Irudietan | Jazzaldia 2008

Etenik gabeko gaua edo ‘Gaubira’, Jacques Remusen musika instalazio bitxiak, Bertsoa&Jazza saioa... Berritasunez beteriko egitarauaz gozatuko dute aurten musikazaleek udako hitzordu klasikoan. Berritasunez betetako egitaraua eta musika izar handien desfilea izango dugu uztailaren 27a arte.

Bobby McFerrin eta Donostiako Orfeoia.

Bobby McFerrin eta Donostiako Orfeoia. Egilea: Igone Fdez Mariezkurrena

  • Jacques Remusen 'Baskula Termofonikoak'. Ur eta suzko makinak dira eta eskultura argitsu eta zinetikoak aldi berean. Musika tresna gisa funtzionatzen urez betetako ontzi zirkular baten inguruan jarritako elementuek. Hodi metaliko, soplete eta kuboek osatzen dute makina akustiko berezia eta beraz ez du bozgorailu elektronikorik behar. 
Jacques Remusek XIX. mendeko printzipio fisikoetan inspiratutako makina dela azaldu du. Garai hartan gasa, ura eta argiarekin egindako esperimentuetan alegia. Makina ha, ordea, misteriotsuagoa eta mistikoagoa dela esan du. Izan ere, zientifikoa baino artistikoa dela azpimarratu du. Meditaziorako musika egiten dute. Ordenagailu bidez kontrolatutako musika tresna batzuk balira bezala funtzionatzen dute eta Donostian aurkeztu dira lehen aldiz. Remusek Marsellako tailer batean sortu zuen Baskula Termofonoak makina.
  • Richard Bona, Lokua Kanza eta Gerald Totok osatzen dute Toto Bona Lakua. Afrikako erritmoak eta Amerikako pop, jazz, soul eta R&B ahots-armoniak fusionatzen dituzte.
  • Frank Wess Big Band handien garaitik bizirik geratzen den azkenetako izen handia da. Hamar urterekin hasi zen saxoa ikasten eta txirula ere jo du. Egun, 86 urterekin, lanean jarraitzen du.
  • Amama Luisa Brass Band taldea Kursaalen.
  • Hondartzako agertoki berdea.
  • Hocus Pocus indie eta hip hop taldea Zurriola hondartzan.
  • Bobby McFerrin Donostiako Orfeoiarekin entseatzen.
  • Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiko zuzendaria eta Bobby McFerrin musikaria.
  • Toto Bona Lakua taldeko Gerald Toto abeslari eta gitarjolea Zurriola hondartzan eskaini zuten kontzertuan.
  • Toto Bona Lakuako Richard Bona baxujolea.
  • Toto Bona Lakuaren kontzertua Zurriola hondartzan. 5.500 ikusle bildu ziren.
  • Bobby McFerrin musikaria.
  • Bobby McFerrin eta Donostiako Orfeoia.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.