
2006-03-17 | 11:34:28
HIRIGINTZA
Trinitate plazak lehengo itxura berreskuratzeko eskatu dute zenbait arkitektok
Udalak frontoia estali nahi duela diote eta horren kontra daude
Zenbait arkitektok Trinitate plazak sorreran zuen itxura berreskuratzeko eskatu dute. Haiek diotenez, urteen poderioz plazan egindako aldaketa gehienak txarrerako izan dira. Besteak beste, plazak ez lukeela kirol gune finkoa izan behar diote. Ildo horretatik, Udalak frontoia estaltzeko asmoa duela jakinarazi dute arkitektoek eta horren kontra daudela azaldu dira.
Arkitektoen arabera, Udalak plazari hasieran zuen izaera "publikoa" eman behar lioke berriro. Horretarako, besteak beste bolatokia zabaldu, galtzadaharriak jarri eta sarreran jarritako hesia kendu beharko lituzkete, arkitektoen arabera. Lan horiek ez lirateke batere garestiak izango gaineratu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.